Gerizpean
Konpartsek Juan Carlos Egillor omenduko dute
BILBO. Orain gutxi zendu zen Juan Carlos Egillor, eta omenaldia egingo diote Bilboko Konpartsek Aste Nagusian. 1978an ospatutako lehen Aste Nagusiko kartelaren egilea da, eta horren ohoretan prestatu dute ekitaldia. Konpartsek bilbotar guztiei egin die gonbitea bertan parte hartzeko, eta omendutako familiari eskerrak eman dizkiote kolaboratzeagatik. Juan Carlos Egillorri 2003ko Ohorezko Txikitoaren saria ere eman zioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu