«Euskal gizartearentzako garai historiko honetan, politika kalera ateratzea da gure asmoa». Horrela laburbiltzen dute Hala Bedi Gasteizko irratiko ordezkariek bihartik aurrera Arabako hiriburuan egingo dituzten jardunaldien helburua.
Lehenego saioa gaztelaniaz izango da, bihar, 19:30ean, Ignacio Aldekoa kultur etxean. Jose Mari Kortaren Bidetik fundazioko Jesus Mari Mujika, Rosa Rodero ETAren biktima, Carmen Galdeano GALen biktima eta Euskal Memoria Fundazioko Joxean Agirre arituko dira, kontakizunaz eta biktimez. Oskar Bañuelos kazetariak bideratuko du saioa.
Bigarren mahai ingurua hurrengo astelehenean egingo dute, maiatzaren 21ean, ordu eta leku berean. Burujabetzarako euskal bide orria izenburupean, Floren Aoiz idazlea, Mario Zubiaga politologoa eta Ramon Zallo irakaslea arituko dira, Edurne Begiristain kazetariaren laguntzarekin.
Azken saioa maiatzaren 28an egingo dute. Retos de la economía de Euskal Herria solasaldian, burujabetza ekonomikoaz arituko dira Antton Borja ekonomialaria, Maite Aristegi Amaiurko Espainiako Kongresuko ordezkaria, Jakue Pascual soziologoa eta Pedro Mari Oleta Ingeinovako zuzendaria.
HALA BEDI JARDUNALDIAK
Noiz. Bihartik, maiatzaren 28a arte, astelehenero, 19:30ean.
Non. Aldekoa kultur etxean, Gasteizen.
Konponbiderako jardunaldiak
Kontakizuna, biktimak eta burujabetza hizpide Hala Bedi irratiak bihar Gasteizen hasiko duen mahai inguru sailean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu