Kooltur Osteguna, ostiralean

Ruper Ordorika & Mugalarisekin amaituko da gaur Arrasateko Gaztetxearen egitasmoa

Taldearekin arituko da Ruper Ordorika. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2014ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kooltur Ostegunak kontzertu egitasmoa amaituko dute gaur Arrasateko (Gipuzkoa) Gaztetxean. Azken hilabeteotan, bakarlari edo talde baten kontzertua eskaini dute ostegunero. Programazioa amaitzeko, moldea hautsi eta kontzertua ostiralean, kalean ahal bada, eta doan egitea erabaki dute. Ruper Ordorika & Mugalaris entzuteko aukera egongo da Monterron parkean, eta, eguraldi txarra izanez gero, Amaia udal antzokian.

Kooltur Ekintzak eta Arrasateko gazte asanbladak sortu zuten Kooltur Ostegunak egitasmoa elkarlanean. Idea argi bat zuten mahaiaren gainean: gaztetxea erdialdean dago eta oso leku egokia da kontzertuak emateko. Askatasunez aritzeko, ordea, inbertsioa egin behar izan zuten duela pare bat urte: musika ekipo txukun bat erosi zuten, alokatu beharrean ez ibiltzeko. Azken urteotako ekitaldirik arrakastatsuena ostegunetako kontzertua izan da, eta herritar askok ohitura gisa hartu dute egun horretan musika entzutera joatea, musikaria nor izango den galdetu ere egin gabe.

Luther Russell bakarlari estatubatuarra, Cro Galiziako taldea eta Willis Drummond izan dituzte ostegunetako azken bisitariak.

Ordorikak eta taldeak agurtuko dute aurtengo egitaraua. Azukre koxkorrak bertsio diskoko piezak zein Ordorikarenak joko dituzte.

MUSIKA

Noiz. Gaur, 22:00etan.

Non. Monterron parkean, Arrasaten (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.