Kopla berriak

2012ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteak 30 urte bete ditu, eta aurten egunerokotasunean oinarritutako koplak kantatuko dituzte elkartekideek, betikoez gain. Hona hemen horietako batzuk:

Yolandika eta Robertiko,

bostehun urte... ta gero!

Ai, Nafarroa, ai, Nafarroa,

zer hintzen eta non hago!



Ez gara orain bizitzen ari

betiko garai onenak...

Indarrak bildu eta lanean

has bitez irudimenak!

Hil berri dugu maisu handia

Bihotz bero, buru argi,

hamaika bide zabaldu dio

euskarari Txillardegi.

Uste genuen Iruñekoak

zirela tarta onenak,

bainan, aukeran, Toulousekoak

dira noski goxoenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.