Mendia

Kortazarrek irabazi du Europako Txapelketa, Alpeetan

Parte hartu duen 11 lasterketak irabazi ditu aurten elgetarrak; Espainiako Txapelketa du hurrengo helburua

2011ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Oihana Kortazarren garaipen ibiliak ez du etenik. Urtea hasi zenetik 11 lasterketetan parte hartu du elgetarrak, eta guztiak irabazi ditu. Azkena, asteburuan: Europako Txapelketa, Italia eta Suitza artean jokatutako Valmalenco-Valpochiavo lasterketan. Zegama-Aizkorrin egin bezala, aurrea hartu zion Kortazarrek Emanuela Briziori. Euskal Mendizale Federazioaren taldeko kidea da Kortazar, baina Espainiako Federazioarekin parte hartu zuen Valmalenco-Valpochiavon. Euskal selekzioko lasterkarien artean Oihana Azkorbebeitia 13. helmugaratu zen, eta Elena Calvillo 17. lekuan. Gizonezkoetan, berriz, Jabi Olabarria 7. sailkatu zen, Oier Ariznabarreta 11. eta IƱigo Lasaga 24. postuan. Espainiako Txapelketa du begiz joa orain Kortazarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.