«Krisiak izugarri zaildu du espedizioak prestatzea»

2012ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Hitz-aspertu eta kezka iturri ez ezik, ekonomia krisiaren itzala agerikoa izaten ari da espedizioak antolatzeko garaian. Datu argigarri bat: euskal talderik ez da joan Karakorumera. Azken urteetan Alex Txikon, Alberto Zerain eta beste ohikoak izaten ziren, baina aurtengo udan euskal dantzaririk ez da izango Karakarumgo mendien dantzan. «Segurtasunaren inguruko kezka izaten zen lehen. Krisia eta krisiari zaion beldurra dira orain kezka. Lana galtzeko beldur handia dago, eta normala da», dio Felipe Uriarte mendizale eta gidariak. Diru kopuru handia behar da espedizio bat antolatzeko, eta diru laguntzak eta babesleak lortzea eskalada gaindiezina da egungo testuinguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.