Osasuna. Aro berriak. Psikologia

Krisialdia eta buruko osasuna

2012ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Atenasko erretiratu batek bere burua hil du igaro den astean, agur esateko eskutitza eta agur esatearen arrazoiak poltsikoan zeramatzala. Arrazoi ekonomikoak agerian zeuden lerro horietan, eta oso modu sinbolikoa eta esanguratsua sortu zuen azken agurra egiteko: bere zor guztiak ordaindu ondoren, eta Greziako Legebiltzarraren aurrean. Penagarria eta hunkigarria, denontzat. Krisialdiak, eta haren ondorioz sortutako langabeziak, ondorio ekonomikoak, politikoak eta mota askotakoak dakartza, baina gaurkoan lan faltak pertsona baten buruko osasunean sortzen dituen ondorioak azalduko ditugu.

Langabezian gaudenean, murrizketa ekonomikotik aparte, hamaika arazo gehiago sor daiteke. Ondorio psikologikoak aldatu egiten dira adinaren arabera, sexuaren arabera, langabeziaren luzapenaren arabera, eta nortasunaren arabera. Orokorrenak herstura eta beldurra sentitzea da, eta, horrez gain, frustrazioa, haserrea eta amorrua. Sentipen horiek haserrekor egotea dakarte, eta, horri lotuta, familia eta bikote arteko gatazka ugariago. Familia barruan gatazka gehiago sortzea kaltegarria da denentzat, baina are gehiago, ume eta gazteen artean. Euren buruko osasuna ere arriskuan jartzen da, eta ez bakarrik momentu horietan, zeren eta orduantxe ari dira finkatzen geroko eta bizitza guztirako oinarri pertsonal eta psikologikoak. Horri lotuta, kezkak areagotzen direnean,itxaropena galdu eta tristezia, inpotentzia eta halako sentipenak sortzen dira. Horiek depresioaren eta gaixotasun psikofisiologikoen sorreran agertzen dira. Digestioan arazoak, gaixotasun kardiobaskularrak eta azaleko gaixotasunak ere gehiagotan agertzen dira. Baita buruko osasuneko arazo larriak: depresioa eta alkoholismoa eta beste mendekotasun batzuk.

Ez genuke ezkorrak agertu nahi, baina agerikoa da jadanik buruko arazo larriak sortzen direla, are gehiago bizitzen ari garen giro aldakor eta zalantzagarrian. Agerian dago ere gure osasun sistema publikoak erronka berria izango duela oraingoan, baina gehienetan erabiltzen den bidea, botikak erabiltzea hain zuzen, ez da nahikoa izango. Bide horretan Salamancako Unibertsitatean Jose Buendia eta Francisco Ramos psikologia irakasleek proposamen interesgarria egin dute. Profesional horien ustez, langabezian dauden pertsonak gehien behar dutena ez da laguntza psikologikoa berez, ezta psikofarmakoak ere. Zelako plangintza proposatzen dute? SOS plangitza deitzen dute, eta ikuspegi klinikoa eta laborala batu egiten dute. Langabea martxan jartzeko errekurtsoak arintzeko eta, bitartean, gizartearen elkarlana eta solidaritatea bilatzeko.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.