Gerizpean
Kristobal Balentziaga museoko jarduerak prest
GETARIA. Bihartik aurrera hasiko dira Kristobal Balentziaga museoak antolatzen dituen udako jarduerak. Jostun sortzaile bikainaren garrantzia sustatzea, hedatzea eta bultzatzea dute helburu. Ehuna lantzeko, diseinatzeko eta sortzeko teknikak ikasteko jarduera praktikoak egingo dituzte. Tailerrok euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eskainiko dira, herritar guztientzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu