Jotakiek 1980ko hamarkadan abesten zuen kantatik izena hartu du Kriston Burrundaye jaialdiak. Herrian talde asko daudela iritzita, eta orduko musika mugimendu aberatsa berpizteko asmoz antolatu dute jaia. Denera zortzi talde arituko dira Azpeitiko hainbat lekutan, arratsaldetik gauera.
Triku Festie jaialdiak mahai-gainean jarritako filosofia jarraitzen du Kriston Burrundayek. Hau da, Azpeitiko musika taldeei herrian bertan jotzeko aukera eskainiko die, herritarren artean bertan egiten dena ezagutarazteko.
Iaz AuzoRock deitu zioten jaiari, eta Sanjuandegi auzoan egin zuten. Aurten, alde zahar inguruan egitea erabaki dute. Zortzi talde eta hainbat estilotako musika entzun ahalko da.
Old Bridge, Reddum eta Aldexok taldeekin hasiko da jaialdia. Etxe Zuriko gunean joko dute, 17:00etatik aurrera. Eguraldi txarra eginez gero, Orkatzen arituko dira. Bitartean, M eta Estrktura taldeek frontoi txikiko gunean joko dute, lehen guneko taldeekin txandakatuta. Beraz, denak ikusteko aukera izango dute entzule guztiek.
Gaueko kontzertua, 23:00etan hasiko da, eta Sardin Zaharrak, Belar Txarrak eta Der Untergang taldeak jarriko ditu Sanagustin kulturguneko agertokian.
KRISTON BURRUNDAYE
Noiz. Gaur, 17:00etatik aurrera.
Non. Azpeitiko hainbat lekutan.
Kriston Burrundaye Azpeitian
Bertako musika taldeak ezagutarazteko, kontzertu saila egingo dute gaur Gipuzkoako herrian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu