Maratila

Kronikak 1

Aurelia Arkotxa.
2011ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
FWalter Benjamin-en Images de pensées, Pentsamendu itxurak edo Gogoeta irudiak argitaratu berri dira Frantzian (Christian Bourgois, 2011). Benjaminen narrazio labur horiek 1920 1930 urteetan publikatuak izan ziren prentsan. Gehienetan, idazlearen bidaia mugimenduei lotuak dira. Suntsitzeko ahala testua Frankfurter Zeitung-en agertu zen 1931n. Pertsona perbertsoek, Estatu totalitaritarioek sorkuntzaren suntsitzeko duten ahal bereziaz ari da Walter Benjamin. Kapazitate beldurgarri horren lehendabiziko biktima hautatuak, erran dugu, sortzaileak dira. Suntzitzeko ahala duenak egin behar bakar bat du ezagutzen : «Lekuaren egitea». Gune librearen ukaiteko beharra «haren baitan herra baino handiagoko indarra» baita. Honekin batera doa suntsitzeko ahalak berak bere baitan duen gaztetzeko kapazitatea, bideak garbitzen baititu (historiaren memoria suntsiarazten baita eta mundua xinpleago bilakatzen). Sekulan ez da pausatzen suntsitzeko ahal hori duena, beti da lanean arinaturalezak [baitio] indirektoki bere erritmoa ematen: Naturalezaren lana aitzinatu behar baitu (heriotza lehenago ekarriz). Kaskezurra hutsa du ez baitzaio batere inporta ezeztatu duen «objektua non zegoen, destruitu duen biktima non bizi zen». Gune hutsaren faltarik ez baitu suntsitzeko ahala duenak. Berdin du zerk edo nork beteko duen suntsitzearen ondotik sortu den zuloa. «Suntzitzeko ahalak bere lana konplitzen du, haren egin behar bakarra da sorkuntzaren ebitatzea, saihestea».Gainera teatralitatea maite duela dio Benjaminek: «Sortzaileak kreatzeko bakartasuna behar duen bezala, suntsitzeko ahala duenak berak duen efikazitatea mirestuko duten begiraleak, lekukoak behar ditu inguruan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.