Irlen sarea. Gorka Julio

Kultura (h)ireki(n)

2011ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Urteko garai hauek opariak egitera behartzen gaituzte, eta, horregatik, egun hauetako batean Donostiara joan nintzen liburuak erostera. Bigarren aldia zen, aurrekoan ere gauza batzuk erosi nituen, baina oraingoan ezberdina izan zen. Liburuak erostera joan eta liburuak erosi gabe, hiru libururekin bueltatu nintzen etxera. Liburutegian egon nintzen, eta liburuak izan ezik, bideoak ere ikusi nituen.

Interneten gauza arrunta den hori mundu fisikoan arraroa egiten zitzaidan. Bizitza osoan egin izan dudan gauza bat izan den arren. Donostiako Koldo Mitxelenan pelikula bat ikusi edota liburu artean arratsaldea pasa ondoren, hitzaldi bat bertan edo Parte Zaharreko zein Egiako edozein txokotan entzutea ez zen arraroa. Ez da arraroa gaur egun ere, baina benetan hau arraro izatea lortu nahi duten pertsona asko dago. Beste frontean, asko daude prest kulturagatik arrazoizkoa den diru bat ordaintzeko. Baita behartuta ordaintzeko prest ez dagoena baina berez egileei dirua emateko prest dagoen asko ere. Ereduak asko izan daitezke, baina argi eta garbi egileen eskubideak defendatu behar badira, egile eskubideak ez dira berez orain industriak eta legediak defendatzen ari direnak. Horiek beste eskubide batzuk dira, eta ez dira egileenak, bestela nola da posible beraien lanen %10a jasotzen egotea.

P2P sareen aurkako Frantziako Hadopi lege ezaguna orain dela urtebete jarri zen martxan. Azken datuen arabera, legediak lortu duen gauza bakarra P2P sareak deskarga zuzenagatik ordezkatzea izan da. Hau da, orain jendeak eMule eta gisako programak erabili beharrean, Megaupload eta Megavideo zerbitzuak erabiltzen dituzte eduki berak jaisteko. Aldaketa soziologiko handia denbora gutxian. Egia da orain estatuak errazago duela deskarga horiek kontrolatzeko aukera, zerbitzu bakar batzuk kontrolatu behar dituelako bakarrik —lehen ordenagailu bakoitza kontrolatu behar zuen—. Era berean, jendeak legedia saihesteko bide berriak aurkitzen dituela erakusten du.

Internet esparru libre eta kontrol gehiegirik gabekoa dela onartu beharko dute batzuek. Denontzako tokia dago. Netflix kateak, adibidez, hilabetean 10$ ordainduz, azken bideo estrenaldiak legalki eta kalitate onean ikusteko aukera ematen du. Dirua egiteko aukera dago, beraz, baina ez horretarako bakarrik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.