Komunikazioa

'La Noche de Crónicas' saioa estreinatuko dute gaur ETB2n

Ostiralero dokumental bat emango dute, eta, ondoren, solasaldia izango da, Ander Landaburuk gidatuta

Asteazkenean aurkeztu zuten La Noche de Crónicas saioa, Bilbon. ETB.
Erredakzioa
2011ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
Euskal Herriko herri eta hirietako gertaera historiko eta sozialen inguruko dokumentalak emango dituzte gaurtik aurrera ETB2 kateko La Noche de Crónicas programa berrian (22:00). Bi zati izango ditu saioak: dokumentala lehenengo, eta lanaren inguruko solas tartea ondoren. Solasaldia Ander Landaburu kazetariak gidatuko du.

Aurreneko programan Aquella vieja luna de Bilbao dokumentala emango dute. Bilboko itsasadarrean, kaian eta auzo garaietan barrena ibiliko dira, meatzeak eta prostituzioa nabarmen ziren garaietatik gaur egun arte izandako eraldaketa eta garapena erakutsiz. Solasaldiko gonbidatuak honako hauek izango dira: Olga Macias, Txema Oleaga, Andeka Larrea, Txema Uriarte, Juan Gondra eta Antonio Cristobal.

Datorren astean, 36ko gerrako presoen gaineko Al enemigo, ni agua lana emango dute. Bi aste barru, Donostiaren kronika egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.