Elkarbizitza, tolerantzia, elkartasuna eta kultura aniztasuna. Ezaugarri horiek biltzen eta lantzen dituzte auzolandegietan. 15 eta 30 urte arteko gazteentzako egitasmoa izan ohi da; beraz, udalekuetako adin mugak gainditu ondorenerako proiektu aproposak dira.
Aisialdirako proiektu bat da, berez. Baina ez hori bakarrik, parte hartzaileak lanera erejoaten baitira auzolandegietara. «Leku askotako gazteak biltzen dira, euren borondatez, etaordainetan ezer jaso gabe, komunitatearentzat onuragarri den proiektu batean parte hartzeko», jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak. Aisialdiarekin eta lana egitearekin batera, hainbat balio jasotzen dituzte gazteek.
Egiten dituzten lanak, lekuak lekuko proiektuen araberakoak izan ohi dira. Besteak beste, arkeologikoak, ingurumenekoak, artea eta sormena lantzen dutenak, nekazaritza alorrekoak, kultura ondarea berreskuratzekoak, arkitektura ondareak berreskuratzekoak, auzolandegi sozialak —ahalmen urritasunen bat duten pertsonekin, haurrekin, adineko pertsonekin…—, komunikazio alorrekoak, jaialdiak antolatzen, eta abar. Lan horiek guztiak Hego Euskal Herrianedo atzerrian ere egin daitezke, gazteen arteko trukearen bitartez. Mundu zabaleko herrienizaera eta kultura ezagutzeko modua ematen dute auzolandegiek, atzerrira joateko aukera ematen baitute, baina baita atzerriko jendearekin harremanetan jartzeko ere.
Hego Euskal Herrian 499 plaza eskainiko dituzte aurten Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak. Horietatik 260 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egitekoak izango dira, eta gainerakoak, atzerrian. 139 Espainiako autonomia erkidegoren batean egiteko izango dira, eta gainerako ehun lekuak Europan, Afrikan, Asian edo Amerikan.«Elkarbizitzan sakontzeko aukera aparta da gazteentzat», azaldu du Kultura Sailak.
Aurtengo eskaintza, zabalik
Nafarroako Gobernuak egiten duen eskaintzarekin bat egiteko, izena emateko epea zabalik dago martxoaz geroztik, eta uztailaren hasiera arte egongo da horretarako aukera. Horretarako, Nafarroan erroldatuta egon behar da, www.inscripciondimejoven.net webgunean eman ahal izango da izena.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egiten den eskaintzan izena emateko epea, bestalde, atzo zabaldu zuten, eta maiatza erdialdera arte egongo da horretarako aukera. www.gazteaukera.euskadi.net webgunean eman ahal da izena.
Lana eginez eta aisialdia bultzatuz
Auzolandegietako eskaintzak aisialdia eta lana, bi ezaugarriak uztartzen ditu. Hego Euskal Herrian 499 gaztek izango dute auzolandegiak bertan egiteko edo atzerrira ateratzeko aukera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu