Euskal Herriko itsasaldearen aberastasun natural eta kulturala izango da mintzagai uda honetan Lapurdin. CPIE Euskal Itsasbazterra elkartearen ekimenez, kostaldeko bioaniztasunaren sekretuak ezagutu ahalko ditu parte hartzaileak, erakundeak prestatutako ekintzei esker. Argazki erakusketak, informazio lantegiak, ingurua babesteko ekintzak eta Abadia jauregiareninguru naturalaz gozatzeko beste zenbait ekimen prestatu dituzte. Ekintza gehienak doan izango dira, eta baldintza bakarra izena aldez aurretik ematea da.
Euskal kostaldeko landareen mehatxuen aurka egiteko, Sokoburuko dunetan dauden landare inbaditzaileak erauzteko ekintza prestatu dute gaur goizerako (10:00). Dunetako landare autoktonoak babestearen garrantzia azpimarratu du elkarteak, ahalik eta boluntario gehien erakartzeko helburuarekin.
Baina ez da Hendaiakoa gaurko ekintza bakarra izango; goizean goizetik (09:30) bioaniztasunaren erabilera arduratsua bultzatzeko ibilbidea antolatu dute Urruñan. Bihar goizerako, berriz,Abadiako naturgunearen historia ezagutzeko txangoa antolatu du CPIE elkarteak.
Ekintza horiek guztiak prestatzeaz gain, antolatzaileek Larretxean zabaldu duten argazki erakusketa ikustera joateko deia egin dute.
LANDARE INBADITZAILEAK ERAUZTEKO DEIALDIA
Non. Sokoburuko dunetan
Noiz. 10:00etatik 12:30era.
Landare inbaditzaileak, utikan
Itsasaldeko aberastasun naturala ezagutzeko ekintza ugari prestatu ditu CPIE Euskal Itsasbazterra elkarteak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu