Zinema soziala egiten abila dela erakutsi du Fernando Leon de Aranoak (Barrio, Princesas...) azken urteetan. Eta honako zinta honek jaso zuen aitorpen handiena, bai ikusleen aldetik, bai kritikarien aldetik. Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra ere eraman zuen.
Langabeziaren drama kontatzen du filmak, oso modu duinean. Iberiako Penintsulako ipar parteko kostaldean gertatzen da istorioa. Prekarietatean bizi diren gizon batzuek bereak eta bi pasatu behar dituzte hilabete amaierara iristeko. Astelehenak eguzkipean pasatzen dituzte, egun are ohikoago bilakatu den errealitate baten isla.
Javier Bardemek eta Luis Tosarrek primerako interpretazioak egiten dituzte, eta dramaren erdian eszenaren batean irribarre txiki bat eragiten. Bigarren mailako aktoreen lana ere oso txukuna da.
Kalitate handiko filma da, gidoia borobila eta elkarrizketak Espainiako zinemagintzako gehienak baino dezente mamitsuagoak. Iragarkirik gabe gozatzeko aukera izango duzue.
Urtzi Urkizu
############
Los lunes al sol
La1, 22:30. Zuz.: Fernando Leon de Aranoa. Akt.: Javier Bardem, Luis Tosar, Jose Angel Egido, Nieve de Medina. 113 min. Espainia, 2002.
############
Langabeziaren drama gidoi bikain batean bildua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu