Lau zortzimilako neguan igotzeke
Himalayan dauden mendiak ez bezala, neguan igo gabeak ziren Pakistango bost zortzimilakoak: K2, Broad Peak, Gasherbrum I eta II, eta Nanga Parbat. Simone Morok, Denis Urubkok eta Cory Richardsek osatu zuten otsailean G-II mendiaren lehenengo igoera, eta hiru mendizaleek Nanga Parbat dute jomuga ate-joka datorren neguan. Errusiako talde bat K2ra joango dela ere jakina da, etaPoloniako espedizio bat G-I mendira joatekotan delako susmoa zabaltzen ari da. Bat egingo al dute mendian Txikonen taldeak eta poloniarrek?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu