Arrantzari lotutako herria da Ondarroa (Bizkaia), eta arrantzari lotutako festa egingo dute larunbatean; hain zuzen ere, herrian garrantzi handia izan du legatzak, eta hari eskainiko diote eguna. Herriaren eta arrain horren arteko harremana ezagutzeko, hitzaldi bat izango da gaur, legatzak 70eko eta 80ko hamarkadan herriarentzat izan zuen garrantzia azaltzeko.
Gainontzeko ekitaldiak larunbatean egingo dituzte. Batez ere, produktu horrekin egindako jakiak izango dituzte osagainagusi. Hala ere, eguna zinemarekin hasiko dute, legatzaren inguruko dokumental bat emango baitute, 11:30ean, zinema aretoan.
Eguerditik aurrera, kalera aterako da festa. Herriko kuadrillak kalez kale ibiliko dira kantari. Korapilo tailerra ere egingo dute, eta tabernetan legatz pintxoak egongo dira. Bazkalorduan,
jatetxeetan, legatza oinarri duten menuak emango dituzte. 2.000 kilo inguru prestatuko dituztela aurreratu dute antolatzaileek.
Eguna ongi amaitzeko, Mikel Urdangarinek kontzertua emango du, 19:00etan, Kafe Antzokian.
LEGATZ EGUNA
Non. Ondarroa (Bizkaia).
Noiz. Larunbatean.
Asteburuko proposamenak
Legatzari ohore, jai giroan
OndarroaLegatz pintxoak eta menuak emango dituzte taberna eta jatetxeek larunbatean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu