Lehendabiziko sakelako telefonoak 800 gramo eta 48 zentimetro zituen

2012ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
II. Mundu Gerrara jo behar da sakelako telefonoaren lehen zantzuak aurkitzeko. Gerran tropen arteko komunikazioa lortzeko, Motorolak Handie Talkie izenekoa kaleratu zuen. Denbora pasatu zen herritarrengana iristeko. 1973an egin zen gaur egun ezagutzen den tankerako sakelako telefono batetik lehendabiziko deia. Martin Cooper Motorola enpresako kudeatzaileak New Yorkeko Manhattan Hilton eraikinaren ondotik deitu zion Joe Ebgeli. Ongi pentsatutako deia izan zen; Bell Jabs enpresan lan egiten zuen Ebgelek, eta bi enpresen artean lehia zegoen sakelako telefonoa nork lehenago asmatu. Cooperrek Dinatac 8000x zuen eskuan, lehendabiziko sakelako telefonoa. 800 gramo pisatzen zuen, 48 zentimetro luze zen, eta bateriak ordubete irauten zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.