Mendia. Kirol eskalada
Ligako bigarrenean 45 eskalatzaile elkartu dira
BOULDERRA. Euskal Mendizale Federazioak antolatutako Boulder Ligaren bigarren jardunaldia jokatu zen larunbatean, Gasteizko K2 kiroldegian. Guztira, 45 eskalatzaile elkartu ziren Jon Sard eta Dani Perezek prestatutako blokeak eskalatzera. Arratsaldeko finaletan jo zuen goia giroak. 18 urtez azpikoetan Iñaki Velasco arrasatearrak irabazi zuen, Jon Aranburu eta Jon Azpilikuetaren aurretik. Herri izaerako ligan Ander Ruiz de Lizarrak eta Cristina Reyk irabazi zuten; elitekoen artean, aldiz, Miriam Mulasek eta Jon Ferrerok. Azken horrek lehen saioan eskalatu zituen bloke guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu