Komunikazioa

'L'informatiu' egunkari digitala itxi egin dute

2012ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
INTERNET.L'informatiu.com katalanezko agerkari digitala Valentzian sortu zen (Herrialde Katalanak), 2009ko azaroan. Irakurleen harrera ona izan du ordutik, baina, egoera ekonomiko larria dela eta, ixteko erabakia hartu behar izan dute proiektuko hiru bazkideek. Adierazi dute ez dituztela jaso espero zituzten diru laguntza publikoak. Ez dute langilerik kaleratubeharko, kolaboratzaile guztiek sosik kobratu gabe parte hartzen baizuten hedabidean. «Ziur gaude Valentzian norbaitek gure lekukoa hartuko duela», esan du Julio Gomez proiektuaren sortzaile eta bazkideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.