Komunikazioa
Maiatzean amaituko da 'House' behin betiko
TELEBISTA. Zortzi urteren ostean, House Fox kateko telesaila amaitzea erabaki dute. Maiatzean emango dute azkeneko atala, 177.a. Erabakiaren berri Katie Jacobs ekoizle eragileak eta Hugh Laurie aktore protagonistak eman dute, prentsa adierazpen baten bitartez. 2008. urtean munduan ikusle gehien zuen telesaila bilakatu zen House: 81,1 milioi ikus-entzule. Lauriek urrezko bi globo jaso ditu eta Emmy sarietarako sei izendapen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu