hiri izenak

Mallorcako hiriburuak 'Palma' izango du izen ofiziala

Egungo hiriburuaren azpian erromatarrek sortutako hiria dagoela uste dute, eta haiek Palma izena jarri ziotenez, izen hori berreskuratu nahi dute orain Palma de Mallorca izena duen hiriarentzat.

2016ko martxoaren 7a
11:18
Entzun

Kristo aurreko 123. urtean sortu zuten erromatarrek Palma hiria. Hiri hura egun Sa Carrotja edo S'Horta de'n PalmerSa dauden lekuetan zegoela uste zen, baina orain nagusitu egin da Palma de Mallorca izen ofiziala duen hiriburuaren azpian dagoela dioen hipotesia. Horregatik, hiriari Palma jarri nahi diote izen ofizial gisara.

Madina Mayurqa izena hartu zuen hiriburuak 903an, almohadek irla okupatu zutenean. 1229an kristauen eskuetara pasatu zen berriro, eta orduan Ciutat de Mallorca izena hartu zuen. 1715ean Palma izena jarri zioten, eta XIX. mendearen erdialdean de Mallorca gaineratu zioten. Orain, hasierako izena berreskuratu nahi dute hiriko agintariek, eta lege ekimena jarri dute abian, Palma izena jartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.