Produktua
Mamia
Esnearen antzekoa konposizioa du: laktosa dauka (esnearen azukre mota); kalitatezko proteina ugari ditu; kaltzio asko dauka, azkar asimilatzen den kaltzioa; B taldeko bitaminak ere badauzka (batez ere, B2 bitamina); A, D eta E bitamina liposoluble ugari ere baditu mamiak. Gantzei dagokienez, ardi mamiak behi mamiak baino gantz gehiago dauka, bikoitza hain zuzen, eta guztiak gantz saturatuak dira. Mamiak eta esnekiek, orokorrean, propietate nutrizional bikainak dauzkate; beharrezkoak dira edozein adinetan, erraz hartzen dira, eta, orokorrean, digeritzeko errazak dira, mamia koagulatua dagoenez esnea baino hobeto digeritzen baita. Digestio arazoak dituzten pertsonentzat gomendatzen dute bereziki. Hala eta guztiz ere,laktosaren intolerantzien kasuan, utzarazia dago mamiaren edo beste esnekien kontsumoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu