Nature aldizkarian gaur argitaratu duten artikulu baten arabera, manba beltza sugearen pozoiak morfinak bezainbesteko ahalmen analgesikoa dauka, eta, horrek ez bezala, ez du albo kalterik eragiten.
Valbonneko (Frantzia) Farmakologia Molekular eta Zelularreko Institutuko ikertzaile bat da lan honen egile nagusia: Anne Baron.
Egileak azaldu duenez, manba beltzaren pozoietik erauzitako peptido batzuk txertatu zizkieten saguei, eta morfinak adinako analgesia eragin zien horrek. Gainera, ez zien arnasteko arazorik ekarri, ezta bestelako albo kalterik ere. Horregatik, Baron ikertzaileak uste du mendekotasunik ere ez duela eragingo, baina hori ikertzeko daukate oraindik.
Ezarian. Zientzia
Manba beltzaren pozoia, morfina bezain analgesikoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu