Komunikazioa

Marokok berri «faltsua» ematea egotzi dio TVEri

2011ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
TELEBISTA. Marokoko gobernuak Mendebaldeko Saharan zituen tropak Casablancara eta Rabatera eraman dituela hedatu du TVEk. Tropen kokalekuaren aldaketa bi hiri horietan protestak iragarri dituztelako izan dela adierazi du hedabideak. Marokoko gobernuak berri «faltsua» dela dio, eta azalpenak eskatu dizkio Espainiak Marokon duen enbaxadoreari. Oinarririk gabeko informazioa ematea egozten die Marokok hedabide publiko batzuei; Canal 24 Horas kateari, bereziki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.