Mike Nicholsek film interesgarriak egiten zituen, bada, garai batean: Who's afraid of Virginia Woolf, The graduate. Baina azken urteotan zinemagintza komertziala izan du helburu, eta gaurko film honekin bete-betean asmatu zuen, drama gordina izanik ere itxaropenerako leihoa zabalik utzi baitzuen eta formula horren bitartez patrikak ederki bete baitzituzten ekoizleek.
Abokatu batek, lapurreta bat eragotzi nahian, hainbat tiro jasoko ditu, eta, horien ondorioz, haren burmuina nahiko kaltetuta geldituko da. Den-dena berriro ikasi beharko du: ibiltzen, hitz egiten, irakurtzen. Etikarik gabeko marrazo bat izan dela konturatuko da, eta bere familiaren maitasuna berreskuratzeari ekingo dio.
Beraz, zalditik erori eta zein gaiztoa izan den konturatzen den erregearen ipuinaren bertsio gaurkotua kontatzen digu Nicholsek. Baina ba al du eskubiderik gai sakonak mahai gainean jartzeko eta gero modu naif eta azaleko batean tratatzeko? Filmaketa txukunarengatik, aktoreengatik eta gaur ordu aproposean emango dutelako ez naiz gogorra izango.
Maitane Mitxelena
A propósito de Henry
Cuatro, 17:40. Zuz.: Mike Nichols. Akt.: Harrison Ford, Annette Bening, Bill Nunn. 103 min. AEB, 1989.
Gaurko filmak
Marrazo otzandua etxeko igerilekuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu