Duela aste batzuetatik hona, ETB1eko Bertatik bertara magazinak pertsona ezagun bat gonbidatzen du, sukaldari lanak bete ditzan. Datorren astelehenean, Martxelo Otamendi Berriako zuzendariak prestatuko du afaria. Ohi bezala, gonbidatuak afaria prestatu eta ondoren dastatzen duen bitartean solasaldia izango du magazineko kazetariarekin. Bestalde, Santi Yaniz argazkilaria elkarrizketatuko dute eta Ados taldearen antzezlan berriaz mintzatuko dira.
Martxelo Otamendiren kontu etzi ETBko afaria
'Bertatik bertara'-n solasaldia egingo dute (21:35)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu