Mattin ezagunagoa da Euskal Herritik kanpo, etxean baino. Soinu esperimentatzaileak dozenaka disko argitaratu ditu azken bi hamarkadotan, hainbat izenperekin eta hainbat egitasmoren harira. Horietako bat Noise & Capitalism da. Gaur aurkeztuko du, Bilboko Bulegoa aretoan, hitzaldi-kontzertu baten bidez.
Londres eta Berlindik pasatu ondoren, Suedian bizi da azken boladan sortzailea. NMM, Billy Bao, Deflag Haemorrhage/ Haien Kontra egitasmoak sortu ditu, eta baita Josetxo Grieta, Josetxo Anitua zenarekin.
Kapitalismoak gure bizimodua nola baldintzatzen duen aztertzen duen liburu bat argitaratu du, Anthony Ilesekin batera. Besteak beste, Ray Brassier, Emma Hedditch, Matthew Hyland eta Mattinen beraren testuak jasotzen ditu lanak. Zarata eta inprobisazioa menpekotasunetik askatzeko bide gisa erabili izan da artearen historian, eta ahalmen hori aztertu eta eztabaidan jarri dute liburuan. Gaia bere musikagintzaren inguruko gogoeta ere badenez, hitzaldiak eta aurkezpenak kontzertu bihurtzen ohi ditu Matttinek. «Zarata eta inprobisazioa jardute arriskutsuak dira», dio sortzaileak. 2010eko abuztua eta urria bitartean, Arte Garaikidearen Bretignyko Zentroan (Frantzian) aurkeztu zuten proiektua.
NOISE & CAPITALISM
Noiz. Gaur, 19:30ean.
Non. Bulegoa(Solokoetxe 8, Bilbo).
Mattin eta kapitalismoa
Bilboko soinu esperimentatzaileak 'Noise & Capitalism' egitasmoa aurkeztuko du Bulegoa gunean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu