Medikuaren errezetarekin jaso beharreko elurra

2011ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
XVII. mendetik aurrera sendagai berria aurkitu zuten medikuek: elurra. Lehenagotik ere bazen, noski, elurrik, baina garai hartatik aurrera hartu zuten erremediotzat. Sukarra, kolera, gripe eta bestelako epidemiei aurre egiteko erabiltzen zuten. Zangozan (Nafarroa), adibidez, elurtegiaren jabeak herritarrei edozein ordutan elurra eramateko betebeharra zuen; berdin eguna edo gaua bazen ere. Herriko gaixo guztiei doan eman behar zien elurra, gainera, betiere medikuaren errezeta erakutsiz gero.

Izotza erabiliz erredurak sendatzeko errezeta bat biltzen du Antxon Agirrek bere ikerketan. Arrautzen zuringoa nahasi, izotz txikitua gehitu, eta olio pixka bat bota behar zaio nahasketari. Harekin sortutako txaplata erretako gune gainean jarri behar zen gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.