Herri izaerako topaketa izateak egiten du berezi. Denetariko eskalatzaileek dute lekua, eta eskaladaren festa izateko osagai guztiak ditu aurten ere. Larunbata eta igandea izango dira egun nagusiak, baina ostiralean hasiko dituzte topaketak: Oriol Baro alpinista eta eskalatzaileak De Nepal a Patagonia proiekzioa emango du, El Tilo tabernan, 21:00etan. Larunbat eta igandean, berriz, katuoinak jantzi eta Turtziozko eskalada eskolan eskalatzeko modua izango da. Kamiseta banaketa, zozketa, garagardo kutxen eskalada berezia, afaria... urteroko eskaintzak badu berrikuntza bat: Slackline ikastaroa. Soka baten gainean ibiltzea da, finean, eta oreka lantzeko modua ere bai. Topaketen inguruko argibideak: www.turtziozeskalada.blogspot.com.
Euskadiko Txapelketa
Euskal Mendizale Federazioak antolatuta, urriaren 24an jokatuko da Euskadiko Txapelketa, Berriobeitiko Rocopolisen (Nafarroa). Lehiaketa edonorentzat irekia da, baina txapela irabazteko EMFren lizentzia behar da. Goizean jokatuko dira kanporaketak, eta arratsaldean finalak. Argibideak: www.emf-fvm.com.
Egitaraua
OSTIRALA, URRIAK 1521:00. Oriol Baroren De Nepal a Patagonia, El Tilo tabernan.
LARUNBATA, URRIAK 16
08:30. Eskalada txapelketarako izen ematea, El Tilon.
10:00-19:00. Txapelketa.
19:30. II. garagardo kutxen eskalada.
21:00. Txapel banatzea eta materialaren zozketa.
21:30. Afaria eta jaia.
IGANDEA, URRIAK 17
11:00. Eskalatzera edo 'Slackline' ikastaroa.
19:00. Amaiera eta agurra.