Mendia. Buzoia

2012ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
ipar euskal herriari so

Izenburua: 'Montes de Iparralde'. Edizioa: Sua. Egilea: Gorka Lopez. Orrialdeak: 152. Salneurria:13 euro.A tiro de Piedra bildumako bederatzigarren ekarpena dakar Sua argitaletxeak: Montes de Iparralde. Gorka Lopez mendizale eta argazkilariaren eskutik, Ipar Euskal Herriko mendietan 50 ibilbide egiteko proposamena dakar. Denetariko zailtasuneko ibilaldiak dira, eta ezaugarri askotarikoak; joan-etorrian egiteko txangoak, zirkularrak...

Neguko ikastaroak. Mendiak eta Herriak elkarteak otsaileko asteburuetarako goi mendiko segurtasun ikastaroak eta mendiko eskiari buruzkoak antolatu ditu. Argibideak: 948-51 32 33.

Elur-jausiak. Martin Elorza gidariak ARVAren erabilerari eta elur-jausietarako hartu beharreko neurriei buruz ikastaro bat emango du hilaren 22 eta 23an. Argibideak: 943-27 18 66.

Emanaldiak Atarrabian. Atarrabi Mendi Taldeak mendiko astea antolatuko du hilaren 21etik 24ra. Shisha Pangma izango dute hizpide Koke Muriek eta Iker Jauntsarasek, hilaren 21ean; Pirinioetako Neouville eta Pic Long mendiak Juanra Bastarrikak, otsailaren 22an; eta Nanga Parbateko Mazeno ertza Alberto Zerainek, hilaren 24an. Emanaldiak 20:00etan dira, Atarrabiako kultur etxean.

Otsailak 25-26.

Aretxabaleta (Zaraia) Urtemondo, 26an. Arrasate (Besaide) Mendi irteera eta sagardotegia, 26an. Tel: 943-77 30 66. Balmaseda (Balmaseda) Alpinismoikastaroak. Donostia (Vasco de Camping) Besabi, Arano, 26an. Tel: 943-27 18 66. Durango (Tabira) Calera del Prado, Balgerri, Ribota de Ordunte, 26an. Eibar (Deportiboa) Aginiga, Ungino, Urduña, 25ean. Tel: 943-20 19 04. Irun (Erlaitz) Islares, Laredo, 26an. Tel: 943-63 58 38. Karrantza (Karrantza Harana) Valdezcaray. Tel: 690-05 12 00. Laudio (Goikogane) Akier, 26an. Lazkao (Ama Lur) Arantzazu, Barrankola, Arantzazu, 26an. Leioa (Leioa M.T.) Cabi Monteros, 26an. Tel: 689-72 19 17. Lekunberri (Ttutturre) Hernio, 26an. Lemoa (Ganzabal) Zuhaitz Eguna, 25ean. Tel: 94-631 45 97. Markina-Xemein (Artibai) Iluntzar, 26an. Pasaia (Jaizkibel) Eskiula, Montori, 26an. Tel: 943-51 47 00. Tafalla (Alaitz)Alleko, 26an. Tel: 687-32 34 34. Tolosa (Oargi) Untzillatz, 26an. Tel: 943-67 56 12. Tolosa (Uzturre) Araotz, Urkulu, 26an. Tel: 943-65 27 89. Urretxu (Goierri) Kolitza eta Garbea, 26an. Tel: 943-72 05 67. Usansolo (Burtotza) Peñalta, 26an. Tel: 94-600 23 47. Zumaia (Inda Mendi) Elgeta, Intxorta, San Prudentzio, 26an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.