euskal herria 2011ko abendua-2012ko urtarrila. 55. zenbakia
Hamar urte bete ditu Euskal Herria aldizkariak gertuko kultura, natura, mendia eta bidaiak lau haizetara zabaltzen. Argia ikusi du 55. zenbakiak, eta, ohiko legean, dotorea dator irudiz eta osoa edukiz. Bazter eta txoko ezezagunak bildu dituzte erreportajeetako batean —Valedogovia, Galdames, Olatz...—, eta hiriburuetako eraztun berdeei buruzkoak beste batean. Elgetak eta 1936ko gerrak, Euskal Herriko pilotaleku-plazek eta sendagai naturalek ere badute lekua azken zenbakian.
•Endika Urtaranen aurkezpena. Huida al Tibet liburuarekin irabazi du Endika Urtaran gasteiztarrak Desnivel argitaletxearen literatura saria. Donostian eta Gasteizen aurkeztuko du liburua datozen egunetan. Donostian gaur da ekitaldia, Parte Zaharreko Elkarren, 19:00etan. Gasteizen, berriz, asteartean, Landher Montañan, 19:30ean.
•Izaban emanaldia. Hidrofilia ikus-entzunezkoa emango dute bihar Izabako zineman. Cecilia Buil eta Roberta Nunes eskalatzaileen jardueratan oinarritutako filma da. Proiekzioa 20:00etan hasiko da.
•Vasco de Campingen gala. Donostiako Vasco de Campingek gaur egingo du elkartearen urteroko gala. Argazki lehiaketako sariak banatuko dituzte, eta 2012ko irteeretako egutegia aurkeztuko. Gala elkarteak Gros auzoko Iparragirre kalean duen egoitzan izango da, 19:00etan.
•Almeria eta Cazorla. Josu Iztuetak Almeria eta Cazorla ezagutzeko irteera prestatu du, urtarrilaren 1tik 8rako. Mendia eta itsasoa, natura eta herri txikiak, denetariko lekuak bisitatzeko modua egingo dute, zortzi laguneko taldean. Ohiko legean, Iztuetak bidaiatzeko duen ukitu berezia izango da bidaiaren beste osagaietako bat. Argibideetarako eta izena emateko: [email protected] eta 669-02 22 15.
•Pagasarrira ibilaldia. Bilbon klasikoa da BBK-k Gabon atarian antolatzen duen Pagasarriko igoera. Igandean egingo dute aurtengoa, Bilboko Kale Nagusia eta Pagasarriko tontorra lotuta. Ibiltariak 09:00etan abiatuko dira. Zenbaki dantza handia di ibilaldiak: 12 kilometro, 700 metroko igoera, 11.000 otarteko, 1.200 litro salda... Ternua etxearen motxila oparituko diete parte hartzaileei.
•Buzoi jartzea Adarran. Donostiako Fortuna elkarteak ehun urte bete ditu, eta mendeurrena ospatzeko Adarra mendian buzoia jarriko dute igandean. Esanahi berezia du Adarrak elkartearen ibilbidean, eta hori oroitaraziko dute. Ekitaldia bukatu ondoren Adarra jatetxean bazkalduko dute. Izena emateko: 943-21 49 00.
•Antxon Bandres memoriala. Euskal Mendizale Federazioak antolatutako mendi eskiko txapelketak Antxon Bandres Memoriala izena hartu du, irailean hil zen EMFren presidente ohiaren omenez. Urtarrilaren 8an jokatuko da, Arette-Pierre Saint Martinen. Izena emateko: www.emf-fvm.com.
Oharra: Mendi talde, federazio eta elkarteei eskertuko genizueke 2012ko ekintzen egutegia ahalik eta azkarren bidaltzea, eta urte osoan antolatutako ibilaldi, ikastaro, proiekzio eta abarren berri ematea, agenda honetan lekua egin ahal izateko.Helbidea: BERRIA (Mendia) / Martin Ugalde kultur parkea / 20140 - Andoain. Posta elektronikoa: [email protected].
Mendia. Buzoia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu