Mendia. Buzoia

2011ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
GPS ikastaroa. Gasteizko Landher Montañak GPSa erabiltzeko hastapen ikastaroa antolatu du, abenduaren 12, 14 eta 16rako. Saio teorikoak eta praktikoak tartekatuko dituzte ikastaroan. Argibideak: 945-28 68 00.

Segurtasun ikastaroa. Menditek Mendiko Kirol Zerbitzuak neguko mendizaletasunari buruzko ikastaroa antolatu du, abenduaren 16, 17 eta 18rako. Argibideak: 626-71 99 23 edo www.menditek.com.

Alpinismo ikastaroa. Gipuzkoako Mendi Federazioak glaziar alpinismoko ikastaroa antolatu du Pirinioetan, abenduaren 17 eta 18rako. Dagoeneko ireki dute izena emateko epea. Argibideak: www.gmf-fgm.org.

Mendi astea Azpeitian. Lagun Onak elkarteak hainbat emanaldi antolatu ditu. Asteartean Muturreko eskia Pirinioetan emanaldia egingo du Fidel Mendiak; asteazkenean, Gasherbrum I, neguko espedizioa, Alex Txikonek; eta ostegunean, Munduan zehar eskalatuz, Mikel Ajuriak. Emanaldiak mendi elkartean dira, 21:00etan.

Izaban emanaldiak. Hainbat emanaldi iragarri dituzte Izabako zineman. Hilaren 17an dute hurrengoa: Hidrofilia lana emango dute; Cecilia Buil eta Roberta Nunes eskalatzaileen jardueratan oinarritutako filma da. 20:00etan izango da.

Euskal Herriko ertzak. Gasteizko Landher Montañak antolatuta, Euskal Herriko ertzak eta aristak izango ditu hizpide Jabier Iturritxak, asteartean. Landher Montañak San Anton plazan duen aretoan da emanaldia, 19:30ean.

Vasco de Campingen gala. Donostiako Vasco de Camping elkarteak hilaren 16an egingo du elkartearen urteroko gala. Argazki lehiaketako sariak banatuko dituzte, 2012ko irteeren egutegia aurkeztuko dute, eta lunch-a jarriko dute bertaratzen direnentzat. Gala elkartearen egoitzan egingo dute, 19:00etan hasita.

Marokora bidaia. Donostiako Vasco de Camping elkarteak Marokora bidaia bat antolatu du Gabonetarako. Abenduaren 25ean irtengo dira, eta urtarrilaren 5ean itzuliko. Argibideak elkarteak Gros auzoko Iparragirre kalean duen egoitzan eskura daitezke.

Abenduak 17-18.

Barañain (Lagunak) Mendigoizale eguna, 18an. Tel.: 948-18 12 33. Basauri (Baskonia) Arabako bira: Murua, Gorbaia, Sarria, 18an. Bilbo (Alpino Elkartea) Trianoko mendietara eta bazkaria, 18an. Bilbo (Deustuko Menditarrak) Berastegi, Tolosa, 18an. Tel.: 94-447 96 81. Bilbo (Juventus) Irantzu, Etxabarri, Azanza eta bazkaria Abarzuzan, 18an. Tel.: 94-415 19 90. Bilbo (Santutxu) Kalamuara Arratetik, 18an. Tel.: 635-71 20 11. Durango (Tabira) Turroi Eguna Allarten, 18an. Tel.: 94-620 31 53. Eibar (Deportiboa) Mendaro, Otarre, Aittola, 17an. Tel.: 943-20 19 04. Elorrio (Erdella) Rockopolis rokodromora irteera, 17an. Getxo (Itxas Argia) Berreaga eta Bizkargi, 18an. Hernani (Mendiriz Mendi) Done Jakue bidearen 10. etapa, 18an. Tel.: 943-33 27 45. Iruñea (Amaya) Mendigoizaleen eguna, 18an. Tel.: 948-30 34 14. Irurtzun (Iratxo) Mendigoizaleen egun handia, 18an. Tel.: 948-50 08 82. Leioa (Leioa) Gernika, Errigoiti, 18an. Lemoa (Ganzabal) Apellaniz, San Cristobal, Belabia, Markinez, 18an. Markina-Xemein (Artibai) Markina-Xemeingo itzulia eta bazkaria, 18an. Tafalla (Alaitz) Arguedas, Rallon, Piskerra, Arguedas ibilaldia eta bazkaria, 18an. Tel.: 653-41 52 78. Tolosa (Alpino Uzturre) Zaldibar, Elorrio, 18an. Trintxerpe (Trintxer) Ubalgaina, Aguera, 18an. Tel.: 679-23 36 60.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.