Mendia. Buzoia

2012ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
Pyrenaica 2011ko 4. alea. 245.zbk

Euskal Mendizale Federazioak argitaratzen duen aldizkariaren azken aleak Gaztela eta Leongo mendiak eta Mena eta Losa mendiguneak ditu abiapuntu. Ekuadorko sumendiek eta Australiako mendiek ere badute lekua, eta baita Peruko Andeek eta Extremadurako Hurdeek ere. Oihana Kortazarri egindako elkarrizketak osatzen du alea.

• Meteorologia tailerra. Poliki taldeko Gloria Latasak Hotza eta mendia tailerre antolatu du datorren asterako. Tailerrak 10 orduko iraupena izango du, hiru saiotan banatuta: asteartean eta ostegunean saio teorikoak izango dira, 19:30etik 21:30era, eta igandean Larun mendian saio praktikoa egingo dute, goizez. Argibideak eta izen emateak: 609-45 10 02.

• Eski ikastaroak. Hernaniko Mendiriz Mendi elkarteak iraupen eskiko eta eski alpinoko ikastaro bana antolatu du urtarrilaren 14 eta 15erako. Interesa dutenekin astelehenean bilera egingo dute, 20:00etan, elkarteak Hernaniko Iturregi plazan duen bulegoan.

• Mendia neguan. Gasteizko Landher Montañak neguan mendira joateko hastapen ikastaroa antolatu du, urtarrilaren 19, 21 eta 22rako. Pioleta eta kranpoiekin ibiltzen eta soka erabiltzen irakatsiko dute. Argibideak: 945-28 68 00.

•Izotz eskalada. Gipuzkoako Goi Mendi Eskolak izotz eskalada ikastaroa antolatu du, otsailak 4 eta 5erako. Dagoeneko ireki dute izena emateko epea. Ikastaroa Bielsan izango da. Argibideak: www.gmf-fgm.org.

•Emanaldiak Barakaldon. Alpino Turismo elkarteak proiekzioak prestatu ditu urtarrilaren 25, 26 eta 27rako. Lehenengo egunean elkarteko kide Roberto RodrigokLhotse 8.516: mas allá de la cumbre emanaldia eskainiko du; hilaren 27an La alta montaña de más cerca hitzaldia David Atelak; eta azken saioan Como ir de expedición y no morir en el intento gaia jorratuko dute Jose Morandeira eta Antonia Nerin medikuek. Emanaldiak Clara Campoamor kultur etxean dira, 20:00etan.

Urtarrilak 14-15.

Aretxabaleta (Zaraia) Erdella, Santamariñezar, 15ean. Azpeitia (Lagun Onak) Endoia eta Ekainberri, 15ean. Tel: 943-02 58 93. Balmaseda (Balmaseda) Jarindo eta Albertia, 15ean. Basauri (Baskonia) Arabako bira, 25. etapa: Risca, 15ean. Tel: 94-449 57 28. Beasain (Arrastaka) Ezkaurre (2.047), 15ean. Bilbo (Bilbao K.E.) Zumarraga, Azkoitia, 14an. Bilbo (Santutxu) Gorostiaga, 15ean. Tel: 635-71 20 11. Donostia (Antxeta) Pagoeta, 15ean. Tel: 943-28 17 91. Durango (Tabira) Iturrietako mendiak, 15ean. Eibar (Deportiboa) HRP zeharkaldia: Hendaia, Lizuniaga, 14an. Tel: 943-20 19 04. Getxo (Itxas Argia) Ungino eta Eskutxi, 15ean. Tel: 94-430 06 62. Iruñea (Txantrea) Pirinioetara: Pico Bacias (2.718), 14an. Tel: 630-81 38 83. Leioa (Leioa M.T.) Bi Haitzpe, 15ean. Tel: 689-72 19 17. Ondarroa (Aurrera) GR-38 bidea: Ondarroa, Bolibar, 15ean. Tel: 94-683 32 66. Orozko (Itxinape) Ezkarai, 15ean. Tafalla (Alaitz) Madalenaitz, 15ean. Tel: 687-32 34 34. Tolosa (Alpino Uzturre) Plazaola, Mandoegi, Arano, 15ean. Tel: 943-65 27 89. Tolosa (Oargi) Zumaia, Deba, 15ean. Tel: 943-67 56 12. Usansolo (Burtotza) Tontorramendi, 15ean. Tel: 94-600 23 47.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.