Mendia. Buzoia

2011ko urriaren 21a
00:00
Entzun
iruñeko mendietatik

Izenburua: 'Montes de Iruñea'. Edizioa: Sua. Egilea: Juan Mari Feliu. Orrialdeak: 128. Salneurria:12,50 euro.A tiro de Piedra bildumako zortzigarren ekarpena dakar Suak: Juan Mari Feliuren Montes de Iruñea. Nafarroako hiriburua inguratzen duten mendietatik 50 ibilbide eta txango bildu ditu Feliuk, familian egiteko irteeratatik hasi eta Iruñerria zeharkatzen duen ibilaldiaren bukatu. Hiria bestelako ikuspegi batetik behatzeko aukera dakar gidak.

Segurtasun ikastaroa. Menditek Kirol Zerbitzuak bi ikastaro antolatu ditu: urriaren 29 eta 30erako, sokaren erabilera eta finkatze teknikak irakasteko ikastaroa, eta abenduaren 16, 17 eta 18rako, neguko mendizaletasunari buruzkoa. Argibideak: 626-71 99 23.

Eskalada ikastaroak. Mendiak eta Herriak elkarteak eskaladan hastapen ikastaroak antolatu ditu asteburuetarako. Aseguraketa teknikak, rapelak eta bilerak egiten irakatsiko dute. Argibideak: 948-51 32 33.

GPS ikastaroa. Donostiako Vasco de Campingek GPS ikastaroa antolatu du, azaroaren 8, 10 eta 12rako. Jaime Eguzkiza arduratuko da ikastaroaz. Argibideak: 943-27 18 66.

Iturriza, Mutrikun. Burumendik antolatuta, Trekinak munduko mendietan hitzaldia eskainiko du Antxon Iturrizak, hilaren 27an. Zabiel kultur etxean da saioa, 19:30ean.

Iñurrategi, Arrasaten. Besaide elkartearen eskutik, Porrotaren alde emanaldia eskainiko du Alberto Iñurrategik, hilaren 26an. Kulturaten izango da proiekzioa, 19:00etan.

Mendi astea Hernanin. Mendiriz Mendik mendi astea antolatu du azarorako. Hilaren 11n umeen irteeratako argazkiekin emanaldi bat egingo dute, eta argazki lehiaketako sariak banatuko. Azaroaren 14an, Dolpo, biziaren muturrean lana eskainiko du Jose Ramon Agirre Marron-ek; hilaren 15ean, Muturreko eskia Pirinioetan Fidel Mendiak; azaroaren 16an, Madagaskar: Lur gorriko irla ikus-entzunezkoa Ilaki Kaperotxipik, eta hilaren 17an, hernaniarren proiekzioak eskainiko dituzte. Biterin dira saioak, 19:30ean.

Elgoibarko asteazkenak. Morkaiko elkarteak emanaldi zikloa antolatu du azaroko bost asteazkenetarako. Hilaren 2an dute lehenengoa: Asier Arrieta, Edu Uribe eta Txelu herritarrek Ehunmilak lasterketako bizipenen berri emango dute. Emanaldia 21:30ean da, musika eskolan.

Argazki lehiaketa. Donostiako Vasco de Campingek Jose Alonso Labraren omenezko lehiaketa antola tu du. Ura likido egoeran da gaia. Sei argazki digital aurkeztu ditzake parte hartzaile bakoitzak, urriaren 31 baino lehen. Argibideak:www.vascodecamping.org.

Lizarrusti eta Lareo. Donostiako Ibaeta auzotik Lizarrusti eta Lareora ibilaldia antolatu dute iganderako. Ibaetako parkinetik 09:30ean irtengo dira.Argibideak: http://ilae.blogariak.net eta bai664-57 50 40.

Beteranoen Ibilaldia. Mutrikuko Burumendiren eskutik dator aurtengo mendizale beteranoen ibilaldia, urriaren 30ean. Txurruka plazatik irten eta bertan bukatuko dute ibilbidea mendizaleek, 18 kilometroko txangoa osatuta. Arnokotik pasako dira, besteak beste. Argibideak: www.burumendi.org.

Urriak 29-30.

Andoain (Euskalduna) Done Jakue bidea: Berroeta, Lantz, 30ean. Tel: 943-59 22 32. Barañain (Lagunak) Izpegi, Iparla, Bidarrai, 30ean. Tel: 948-18 12 33. Basauri (Baskonia) Europako Mendiak, urriaren 29tik azaroaren 1era. Elorrio (Erdella) Aiguestortes eta Sant Maurici, urriaren 29tik azaroaren 1era. Hernani (Mendiriz Mendi) Añarberi itzulia, 30ean. Tel: 943-33 27 45. Iruñea (Amaya) Lizarrusti, Putxerri, Guardetxea, 30ean. Tel: 948-30 34 14. Lemoa (Ganzabal) Javalambre eta Tajo Garaia, urriaren 29tik azaroaren 1era. Tafalla (Alaitz) Urkiaga, Adi, Ibañeta, 30ean. Tel: 653-41 52 78. Trintxerpe (Trintxer) Ibilaldi Neurtua, 30ean. Tel: 679-23 36 60.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.