MENDIA. Kalitatea kantitatearen aurretik jarri du aurtengo Mendi zinemaldiak

Abenduaren 13tik 21era, mendia ardatz duten 32 film emango dituzte Gasteizen; haietako 22, sail ofizialean

2010eko azaroaren 26a
00:00
Entzun
Ate joka da Mendi III. Nazioarteko Mendi eta Abentura Zinemaldia. Abenduaren 13an hasi eta 21a bitartean Euskal Herrian antolatzen den mendi zinemaldi bakarra izango da Gasteizen. Guztira, 32 pelikula emango dituzte, baina horietako 22 izango dira sail ofizialekoak. Iazko jaialdian 42 lan eman zituztela aintzat hartuta, jaitsiera nabarmena izan da kopuruan. «Kantitatearen aurretik pelikulen kalitatea lehenetsi dugu», argitu zuen zinemaldiko zuzendari Jabi Baraiazarrak atzo Gasteizen egindako aurkezpenean.

Ohiko legean, Artiumen izango dira emanaldiak, eta lehiaketatik kanpoko filmei dagokienez, horietako protagonistek bertatik bertara azalduko dituzte proiekzioen xehetasunak. Baraiazarrakjakinarazi zuenez, Erhad Loretan, Krzystof Wielicki, Horia Colibasanu, Karina Hollekim, Iker eta Eneko Pou anaiak eta Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza Gasteizen izango dira beren lekukotasunak jendearekin partekatzeko.

Bestelako ekitaldi batzuk

Emanaldietatik kanpo, bestelako jarduera batzuk ere prestatu dituzte, bi argazki erakusketa tartean: Juan Ramon Llavoriren Año Santo Santa Maria katedralean, abenduaren 10etik 21era, eta Maria Torresen Emergent Goiurin, abenduaren 13tik urtarrilaren 31ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.