Merkurioren gainazalean zulo irregular batzuk daude, milaka. Messenger espazio zundak aurkitu ditu berriki. NASAk zabaldu dituen irudietan milaka sakongune antzeman daitezke, hainbat luzera eta latitudetan. Dirudienez, badira 18 metroko diametroa duten zuloak, baina baita kilometro eta erdikoak ere. Aldiz, 18 eta 37 metroren arteko sakonera izan dezakete zulo irregular horiek.
Zientzialariek ez dakite nola sortu diren Merkurion horrelako sakongune bitxiak. «Ezuste handia da», dio John Hopkins unibertsitateko ikerlari David Blewettek. «Orain arte Merkurio erlikiatzat jo dugu, alegia, aldaketa handirik gertatzen ez den leku baten gisa. Baina zulo horiek hartzen dituzten kraterrak baino gazteago dirudite, eta horrek esan nahi du Merkurioren gainazalak garatzen jarraitzen duela».
Muturreko klima
Merkurio da, izan ere, Eguzkitik hurbilen dagoen planeta. Horregatik muturreko tenperatura jasan behar du, muturreko espazio klima. Bero horrek zerikusia duelakoan da Blewett. Misterioa ulertzeko gakoetako bat izan daiteke sakongune asko mendi tontorrekin lotuta daudela, talka erraldoiek sortutako krater barruko mendi tontorrekin.
Ezarian. Zientzia
Merkurioren zulo irregularrak
NASAko zientzialarien harrigarri, 'Messenger' zundak sakongune ugari aurkitu ditu Merkurioren gainazalean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu