Zibergela

Metaposta, gordailu nahiz zerbitzari

2011ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
Jaurlaritzak eta hainbat enpresa pribatuk Metaposta sistema aurkeztu dute berriki. Alde batetik, dokumentu digitalen gordailu funtzioak ditu Metapostak, eta, beste alde batetik, posta elektroniko zerbitzari baten funtzio batzuk ditu. Erabiltzaile banakoentzat doakoa da, eta kostuasisteman integratzen diren enpresek hartzen dute beren gain.

Gordailu digitala den aldetik, guretzat garrantzitsuak diren dokumentuak igo ditzakegu, eta edozein nabigatzailetik horra jo eta berreskuratu, behar ditugunean.

Sisteman integratzen diren enpresek mezu igorle bezala jokatzen dute, eta bezeroei bidalitako dokumentuak —fakturak, jakinarazpenak— metaposta sisteman sortu dituzten gordailuetan utz ditzakete bezero horiek. Martxan jarri den honetan, hainbat enpresa eta erakundek egin du bat sistema honekin: banketxeak —Banco Guipuzcoano, BBK, Euskadiko Kutxa—, Eroski, Euskaltel, Osakidetza eta beste batzuk.

Metapostan izena emateko, banketxeen webguneetatik egin daiteke, edo herrietan dauden KZgunetara joanda. KZguneek ere sistema hau erabiltzeko formakuntza saioak izaten dituzte. Metaposta sistemaz gehiago jakiteko: http://www.metaposta.com.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.