Ikaragarria da Bizitzaren Entziklopediak (EOL) eskaintzen duen informazio zientifikoaren kopurua. Espezieen inguruko dibulgazio ekinbide horrek 35 milioi dokumentu digitalizatu ditu Bioaniztasunaren Liburutegia deitu duen atalean; besteak beste, Charles Darwinen liburutegiko 330 liburukiak daude EOLen azken bertsioan gehitutako liburuen artean; naturalista ingelesak berak idatzitako oharrak ikus daitezke, esaterako.
Harvard Unibertsitateko E. O. Wilson irakasleak izan zuen Bizitzaren Entziklopedia sortzeko ideia. 2008an atera zen lehenengo bertsioa, 30.000 orrialderekin, betiere zientzia komunitatea eta herritar anonimoen arteko harremana hauspotzeko asmoz.
Milioika dokumentu eskura; besteak beste, Charles Darwinen liburutegia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu