AEBetako Moving Images ekoizpen etxeko hiru kazetari Gipuzkoan dira egunotan, Mondragon korporazioari buruzko dokumental bat grabatzen. Arrasateko esperientzia kooperatiboaren gaineko ikus-entzunezko lan hori Ipar Amerikako unibertsitate eta eskoletan emateko asmoa dute datorren urtean. Halaber, PBS (Public Broadcast Service) kate publikoak ere dokumentala emitituko du 2012an.
Marco Dworkin, Melissa Young eta Antonio Harrah kazetariak dira Mondragon korporazioaz lana egiten ari direnak. Moving Images ekoizpen etxe independenteko kideak izateaz gain, Seattlen dagoen irabazi asmorik gabeko erakunde bateko kideak dira. Gehienetan gai sozialak jorratzen dituzte euren lanetan. Eta Moving Imageseko dokumentalak gehienetan PBS kate publikoak emititzen ditu. Gainera, lan horietako askok hedapena izan ohi dute unibertsitate eta eskoletan.
Arrasaten grabatzen ari diren dokumentalaren helburua kooperatibak AEBetan aurkeztea da. «Krisiari aurre egiteko kooperatiba balizko sistema dela erakutsi nahi dugu», adierazi dute kazetari amerikarrek. Horretarako, Mondragon korporazioa bisitatu aurretik Kaliforniako Arizmendi Association kooperatiban izan ziren. Beste honako kooperatiba hauetan ere egin dituzte elkarrizketak: Evergreen Cooperatives, Ohion; Ishtmus Engeneering and Manufacturing, Wisconsinen; Cooperative Home Care Associates, New Yorken; eta Equal Exchange, Massachussetsen.
Dokumentala udaberritik aurrera nazioarteko hainbat jaialditan aurkezteko asmoa dute.
Komunikazioa
Mondragon korporazioaz dokumental bat egiten ari da AEBetako talde bat
Moving Images ekoizpen etxe independentearen lana unibertsitateetan eta eskoletan emango dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu