Mundu osoko abesbatzak

Abian da Nafarroko XVII. Nazioarteko Ziklo Korala. Hemeretzi herritan hainbat musika saio izango dira doan

The Gentleman Singers taldea Txekiako ganbera abesbatza entzutetsuenetarikoa bilakatu da. BERRIA.
Erredakzioa
2011ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Hamairu herrialdetako ahotsak Nafarroan zehar dabiltza musikaren bitartez euren kulturak erakutsi nahian. Azaroaren 4an emango zaio amaiera zikloari.

Txekia, Letonia, Herbehereak, Errusia, Alemania, Erresuma Batua, AEBak, Filipinak, Finlandia, Ukraina, Italia, Hungaria eta Suedia herrialdetako abesbatza onenatarikoak bilduko dira aurtengo topaketan. Kontzertu gehienak bi zatitan banatuko dira: bata, serioa, eta, bestea, jostagarria, talde bakoitzak bere herrialdeko janzkera eta musika aurkeztuko baititu.

Nafarroan zehar egingo duten bidaian hemeretzi herritan izango dira: Lizarra, Erriberri, Tafalla, Antsoain, Artika, Atarrabia, Burlata, Cascante, Agoitz, Tutera, Viana, Zizur, Asterain, Uharte, Lerin, Etxarri Aranatz, Barañain eta Iruñea.

Aukera zabal honekin, edozeinek gozatu ahal izango du abesbatzen doinuaz, eta diru aitzakirik gabe, kontzertu guztiak doan izango baitira.

Aste honetan, The Gentleman Singers Txekiako talde ezaguna da aukeretako bat. 2008an, Tolosako lehiaketan (Gipuzkoa) bigarren saria lortu zuten.

XVII. NAZIOARTEKO ZIKLO KORALA

Noiz. Gaur, 20:00etan,Tafallako San Pedro elizan, The Gentlemans Singers taldea.

Eta gaur, 20:00etan, Erriberriko Klaristen elizan, Cesis Girls Choir taldea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.