Gerizpean. Irudia. Portugalete
MUNDUKO DANTZAK IKUSGAI
Portugaleteko (Bizkaia) Nazioarteko Folklore Jaialdia martxan da. Munduko lau izkinetatik etorritako dantzarien ikuskizunekin gozatu ahal izan dute San Roke enparantzan bildutakoek. Orain arte ikusitakoek askotariko kolore eta doinuak utzi dituzte. Serbiako Simionov taldeko dantzariek—irudian— akrobaziaz beteriko ikuskizuna eskaini zuten. Gaur, Egipto eta Martinikako dantzarien txanda izango da; bihar, Kolonbia eta euskal taldearena. 21:30ean izango dira emanaldiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu