Munduko Jendeen Jaialdia

Kultur arteko harremanak partekatu eta nortasunak ezagutzeko topagunea egingo dute Bilbon

Erredakzioa
2012ko ekainaren 17a
00:00
Entzun
Nortasunak ireki eta kultur arteko harremanak bultzatuko dituzte Munduko Jendeen VI. Jaialdian. Bilbon, Areatza inguruan dantzaldiak, musika, antzerkia, hitzaldiak eta erakusketak egingo dituzte egunero astebetez, hilaren 22a arte.

Aurtengo jaialdian bi berrikuntza eskainiko dituzte. Batetik, umeentzako Txikikarpa antolatu dute, eta, bestetik, Candela Radiok kultur arteko harremanen komunikazioa bultzatzeko irratsaioa eskainiko du, gazteek hitzaldiez, elkarrizketez eta eztabaidez ikasi dutena praktikan jardezaten. Horrekin batera, hainbat argazki erakusketa, Latinoamerikako etorkinen integrazioa bultzatzeko foroa eta Identibuzz bideo foroa antolatu dituzte hilaren 18tik 29ra bitartean.

Asteburua izango dira egunik indartsuenak. Goizetik gauera, mota guztietako ekitaldiak egingo dituzte. Asteburuan 37 taldek hainbat dantza eta musika eskainiko dituzte. Boliviako dantzak, Afrikako perkusioa, Mexikoko folklorea eta Filipinetako dantzak izango dira protagonista. Horrekin batera, Kolonbia, Kamerun eta Txileko, dantzak ikusgai izango dira, Argentinako eta Andeetako musikarekin batera. Sin Rumba fija eta Esma-Noor musika eta dantza taldeek ere emanaldiak eskainiko dituzte.

MUNDUKO JENDEEN JAIALDIA

Noiz. Hilaren 22a arte.

Non. Bilbon, Areatzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.