Musika eta zinema Azkoitian

Kontzertuak eta zinema emanaldiak egingo dituzte Azkoitian; Matadeixen izango dira, gaur eta asteburuan

Maite Alustiza.
Donostia
2010eko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Bebarruko jardunek jaialdiak musika eta ikus-entzunezkoak ekarriko ditu Azkoitiko Matadeixera (Gipuzkoa). Gaur, Sun Araw taldeak kontzertua emango du. Kalifornian sortu zuten talde hori, eta Cameron Stallones da taldeko liderra, Magic Lantern taldean ibilitako gitarrista. Melodia psikodelikoak lantzen dituzte, eta kontzertutik kontzertura dabiltza 2008an lehen diskoa kaleratu zutenetik.

Ostiralean, Plu de Mekanisms-ek joko du Matadeixen. Ibon RGk eta Loty Negartik osatzen dute taldea; 2010ean elkartu ziren Butoh dantza talderako kolaborazio bat egiteko. A kapela doinuakelektronika minimalistarekin uztartuz inprobisazioa lantzen du Plu de Mekanisms taldeak. Kontzertuak ez ezik, ikus-entzunezkoak ere izango dira ostiralean: Pistilos, Estambres & Biribilketak eta Tiritas & Estilos.

Larunbatean zinema musikatuaren gaua izango da. Arto Artian bideoaren aurkezpena egingo dute lehenik. Lau bideo emango dituzte ondoren: Alots Arregireren Urak dakarrena eta Fernalia, Sabrina Romeroren Egurrezko Kattagorrixek eta Izibene Oñederraren Hezurbeltzak. Horien ondotik, Segundo Chomon zinemagilearen zenbait film labur ikusi ahal izango dira; eta filmak ikusi bitartean, Bizarra taldeak musika jarriko du.

SUN ARAW

Noiz. Gaur.

Non. Azkoitiko Matadeixen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.