Musika
Ultra High Flamenco. FLAMENKOAREN FUSIOA BILBON
Bilboko Campos Eliseos antzokian kontzertua emango du gaur Ultra High Flamenco taldeak, 20:00etan. Flamenko instrumentala egiten dute. Pablo Martinek kontrabaxua jotzen du, Jose Quevedok gitarra , Angel Sanchez eta Pakito Gonzalez perkusioaz arduratzen dira eta Alexis Lefevre biolin jotzailea da. 2005ean sortu zuten taldea eta flamenkoa beste estiloekin nahasten dute. UHF izeneko lana dute kaleratuta eta hainbat jaialditan parte hartu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu