Musikagintza molde berriak

Aberasteko asmorik ez duten musika elkarteen bilkura egingo dute gaur Donostian, Musikagela Weekend jaialdian

Egunean eztabaidatu ondoren, musikarekin amaituko dute. SARA SANTOS.
Erredakzioa
2010eko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Internetek krisia ekarri die musika konpainiei, baina aukera berriak eskura jarri diete euren musika zabaldu nahi dutenei zein aberasteko asmorik gabe musika argitaratzen duten elkarteei. Taldeotako ordezkariak eta entzuleak elkartuko dira gaur Donostian, Interneten aroko musikagintzaren inguruan elkarren esperientziatik ikasteko. Buenawista Prollecziom's elkarteak antolatu du Musikagela Weekend jardunaldi irekia.

Gaur, 10:00etan,egile eskubideen inguruan mintzatuko da Jorge Campanillas abokatua. Informazio teknologietan aditua da, eta Creative Commons zein Copyleft lizentziak zer diren eta horietako bakoitza erabiltzearen abantailak azalduko ditu.

Internetek musika zabaltzeko eskaintzen dituen aukeren berri emango du David Garcia Aristegik. P2P sareak eta Streaming sistemak nola erabiltzen diren eta eskaintzen dituzten negozio ereduak argituko ditu, eta horretarako enpresak nola sortu azalduko du.

17:30etik aurrera, Netlabelak, hau da, Interneteko diskoetxeak nola egiten duen lan kontatuko dute.

Ondoren, mahai-ingurua egingo dute artistek eta ekoizleek gaurko egoeraren inguruan. 21:00etan kontzertua emango dute Sabur, Ydilia, Melmac eta Polaroid taldeek (doan).

MUSIKAGELA WEEKEND

Noiz. Gaur, 10:00etan.

Non. Egia kultur etxean, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.