Musikaldia Zarautzen eta Deban

Urtero bezala, abuztuarekin batera, musikaren jarraitzaileek hitzordua dute Zarautz eta Debako musikaldian

Et Inkarnatus Orkestra taldeak irekiko du Zarauzko musikaldia. BERRIA.
2012ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
Udako musikaldiak hasi dira Zarautzen eta Deban. Musika entzuteko aukera herrietara zabaltzeko helburua du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Entzuleek eskaintza anitza dute: interprete gazte zein ospetsuak ariko dira, etabertako lanak zein unibertsalak entzuteko aukera izango dute musikaren jarraitzaileek.

Gaur hasiko da Zarauzko 24. udako musikaldia. Santa Maria Eliza Nagusian izango dira emanaldi guztiak. Francisco Escuderoren mendeurrena dela eta, hainbat taldek bere lanak interpretatuko dituzte. Et Inkarnatus Orkestrak eta Zarautz Abesbatzak joko dute, gaur, 22:00etan.Abuztuaren 10ean, ordu berdinean, Haizearen Boskotea Pablo Sorozabal ariko da. Abuztuaren 26an, 20:00etan,Quartor Europak emanaldia eskainiko du.

Debako 29. musikaldia ostegunero hasiko da, 20:30ean, Santa Maria elizako klaustroan. Abuztuaren 9an, Thomas Ospital eta Laurent Dupere musikariak ariko dira. Abuztuaren 23an, Isasi Laukoteak eskainiko du emanaldia, eta azken egunean, abuztuaren 30ean, Secretvm musika taldeak amaiera emango dio musikaldiari.

ZARAUZKO ETA DEBAKO UDAKO MUSIKALDIA

Noiz, non. Zarautzen, abuztuaren 3 eta 10ean, 22:00etan, eta 26an, 20:00etan, Santa Maria Eliza Nagusian. Deban, ostegunero, 20:30ean, Santa Maria elizako klaustroan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.