Musikaren bidez, aldarrikatu

RAC musikaren inguruko hitzaldi bat eta ska jaia antolatu dituzte gaurko Sopelan, jardunaldi antifaxistetan

Faxismoaren ikurrak herritik kentzeko ibilbidea egingo dute. IÑIGO URIZ/ARP.
Maite Alustiza.
2011ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Hilabete osorako ekintzakantolatu dituzte Sopelan (Bizkaia), jardunaldi antifaxistetan: ibilaldiak, dokumentalen emanaldiak, hitzaldiak, kontzertuak... Gaur 18:00etan hasiko dituzte ekitaldiak, eta gauera bitarte izango da festa. Arratsaldean, ikur faxistak herritikkentzeko deialdian parte hartu ahalko da, udaletxeko plazatik abiatutako ibilbidean. Ondoren, 20:00etan, RAC musikaren inguruko hitzaldia emango dute Cable Street Beat Euskal Herria kolektiboko kideek, Sekeko gaztetxean. Rock Against Comunism esan nahi du RAC siglak, hau da, komunismoaren aurka sortutako musika. Horri aurre egiteko asmoz, Cable Street Beat mugimendua sotu zuten 80ko hamarkadan, musika talde ultraeskuindarrek zuten indarra ikusita. «Musika zorrozki antifaxista» eskaintzeko asmotan sortu zuten Cable Street Beat Euskal Herria.

RAC musika alde batera utzita, ska entzuteko aukera izango da 23:00etan. Maiakovsky eta Upstart DJek kontzertua emango dute gaztetxean. Ska musika ez ezik, soul, reggae eta rocksteady doinuak ere entzun ahal izango dira. Sekeko gaztetxea, Ahaztuak 1936-1977 elkartea, Plaza Beltza kultur elkartea eta Cable Street Beat Euskal Herria dira antolatzaileak.

JARDUNALDI ANTIFAXISTAK

Noiz. Gaur, 18:00etan hasita.

Non. Sopelan (Bizkaia), Sekeko gaztetxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.