Nafarroa eta Zuberoa Kanbon

Jean Mixel Bedaxagar, Mixel Arotze, Mixel Etxekopar, Erramun Martikorena eta Izarrak laukotea gaur Kanbon

Erredakzioa
2010eko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Barnealdeko oihartzunak kostan entzuteko aukera egongo da gaur, Kanboko San Laurent elizan doan egingo den kantaldian. Erramun Martikorena eta Izarrak laukote gaztea helduko dira Nafarroa Beheretik eta Etxekopar-Arotze-Bedaxagar sortzaile hirukotea Zuberoatik, ahots hutsez eta txirula eta ttunttuna lagunduta aritzeko.

Etengabeko sorkuntza lanean dabiltza musikari zuberotarrak. Hango eta kanpoko artista plastikoekin batera ikuskizunak egiteaz gain, herrialdeko errepertorio aberatsari beste itzuli bat ematen diote, kolore berriak ateratzeko, tradizioaren eta abangoardiaren arteko mugak bortuko lainoaz lausotuta. Bedaxagarren eta Arotzeren ahotsei kontrapuntua jarriko die Etxekoparrek xirulaz eta perkusioaz.

Erramun Martikorena a capella arituko da, baina hainbat kantetan, zuberotarren laguntza izango du.

Izarrak taldea Iguzki Lore abesbatzaren alaba da. Lau emakume abeslariek lehen saria jaso zuten Kantu Txapelketan. Beste hiru musikariren laguntza izango dute gaur. Bi disko kaleratu dituzte dagoeneko, azkena Biziari so izenburukoa (2008). Lan horietako kantak emango dituzte, baina baita oraindik grabatu gabekoak ere.

KANTALDIA

Noiz. Gaur, 16:00etan.

Non. Kanboko San Laurent elizan (Lapurdi).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.