Euskal Herriko gatazkaren eta konponbidearen inguruko solasaldi zikloa antolatu du Gasteizko Hala Bedi irratiak. Bihar bigarren saioa egingo dute, eta ezker abertzaleko ordezkariak, Kataluniako ERC alderdikoak, Lokarrikoak eta kazetariak arituko dira.
Zer da bitartekaritza? Nolakoa izan da hori beste herrialdeetako gatazketan? Eta nolakoa izango da Euskal Herrian? Galdera horiei erantzungo diete mahai inguruan. Joan Tarda ERCk Madrilgo Kongresuan duen diputatuak, esaterako, Friendship taldea, hau da, Europan euskal gatazkan aritzen den taldea zertan den azalduko du.
Lokarri taldeko koordinatzaile Paul Riosek ere parte hartuko du. Harekin batera, Mikel Reparaz ETBko nazioarteko albisteen burua egongo da. Ezker abertzaletik nor joango den ez dute argitu, baina «izen garrantzitsua» izango dela agindu dute. Oskar Bañuelos kazetaria arituko da moderatzaile.
Martxoaren 28an, ¿Y ahora qué? saioa egingo dute. Iñaki Olalde (ezker abertzalea), Iñaki Aldekoa (Aralar), Ramiro Gonzalez (EAJ) eta Mariano Alava (EA) arituko dira, Julio Ibarra moderatzailearekin. «Gu hau eratu dezakegun irrati libre bat garelako», esan dute antolatzaileek. «Izan ere, EITBk ezingo luke egin».
MAHAI INGURUA
Noiz. Bihar, 19:30ean.
Non. Iganacio Aldekoa kultur etxean (Florida parkea, Gasteiz).
Nazioarteko artekaritzaz
Euskal Herriko gatazkaz ariko dira bihar Joan Tarda, Mikel Reparaz, Paul Rios eta ezker abertzaleko kide bat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu